Euskararen txantxangorria eskuragarri Pegoran eta Portalean

2016/11/23

Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikaren Sailburuordetzatik euskararen erabilera sustatzeko sortu zuten irudia erabiltzeko gonbitea jaso zuen Udalak eta bat egin zuen abian jarritako kanpainarekin.

Eusko Jaurlaritzak duela urtebete abiatutako kanpainako irudiari zabalkundea eman nahi dio berriro ere, datorren abenduaren 3an ospatuko den Euskararen Nazioarteko Egunaren testuinguruan. Horretarako, udalei laguntza eskatu die materiala (pinak eta pegatinak) herritarren artean banatzeko.

Eibarren, Pegoran eta Portaleko harreran izango da materiala nahi duenaren esku.

Eskatu eta jarri soinean Euskararen Egunean eta 365 egunetan. Horrela gonbidatuko dituzu ingurukoak zurekin euskaraz egin dezaten.

Euskaraz gozatu!

Erlazionatutako elementuak

Eibarko Udalak bat egin du Euskararen txantxangorria kanpainarekin