Euskararen Nazioarteko Eguna

2016/11/28

Abenduaren 3an da Euskararen Nazioarteko Eguna. Aurten larunbata denez, ekitaldi batzuk ostiralean egingo dira.

Datorren abenduaren 3an, larunbata, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko dela-eta, honako ekitadi hauek antolatu ditu euskalgintzak Udalaren babesarekin:

Abenduaren 2an, ostiralean, Untzagan:

  • Eibarko ikastetxeen arteko Mintzodromoa 10:00-15:00
  • Euskararen lorategia osatzea 17:30-19:30

Abenduaren 3an, larunbatean, Untzagan:

  • Erromeria-dantzaldia: Andonik mugitzen nau 18:00

Eibarko euskalgintzak eta Euskara batzordeak herritar guztiak parte hartzera gonbidatu nahi zaituzte.