Euskararen bila

2016/12/01

Jazinto olabeko ludotekak "Euskararen bila" jokoa antolatu du abenduaren 2an arratsaldeko 6etatik aurrera.

Euskararen eguna ospatzeko Jazinto Olabeko ludotekak "Euskararen bila" jokoa antolatu du 8 - 11 urte bitarteko haurrentzat. Euskara gure altxor preziatua izanda, haurrek herrian zehar ibiliko dira eltze-urrearen bila. Abenduaren 2an arratsaldeko 6etan hasiko da abentura polit eta handi hau. Etorri Jazinto Olabeko ludotekara eta parte-hartu, jokoa dohainik da.