Euskalduntze kanpaina bereziak

2016/09/16

Eibarko Udalak AEKrekin eta Udal Euskaltegiarekin lankidetzan kolektibo estrategikoak euskalduntzeko baldintza bereziak eskaintzen ditu.

Kolektibo estrategikoetako kideek matrikularen erdia bakarrik ordaindu beharko dute Udal Euskaltegian edo Eibarko AEKn matrikulatzen direnean.

Kolektibo estrategikoak honako hauek dira:

  • 12 urte artekoen gurasoak
  • 16 urte beteak dituzten ikasleak
  • Langabetuak
  • Merkatari eta ostalariak
  • 65 urte edo gehiagoko jubilatuak

Bete beharreko baldintzak honako hauek dira:

  • Eibarren erroldatua egon
  • %85 edo gehiagoko asistentzia

Interesatuek informazioa Udal Euskaltegian (943 200 918 / ) edota AEKn (943 201 379 / ) eskatu dezakete.

Kolektibo estrategikoetako diru-laguntza jasotzen duten eibartarrak gero eta gehiago dira. 2014an ikasleen %30ak izan zuen deskontua matrikulan, 2015ean %32ak eta 2016an %49ak.

Guztira Eibarren euskaltegi bietan azken urteetan ikasturte bakoitzean 300 ikasletik gora matrikulatzen dira.