Eibarko Antzerki Jardunaldien 39. edizioak kolore ugariko hogei talde eta hogeitabi funtzio bilduko ditu

Eibarko Antzerki Jardunaldien 39. edizioak kolore ugariko hogei talde eta hogeitabi funtzio bilduko ditu

Argazkian, ezkerretik eskumara, Patxi Lejardi, Euskara eta Kultura zinegotzia, Miguel de los Toyos, Eibarko Alkatea, Mº Jose Telleria, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Zuzendaria eta Juan Ortega, Antzerki Jardunaldietako arduraduna.

2015/12/15

2016ko otsailaren 12tik martxoaren 16ra ospatuko diren Antzerki Jardunaldiak ikuslegoa kontzientziatzera eta dibertitzera datoz. Jardunaldietan parte hartuko duten konpainiek jaialdiaren helburuak bereak egin dituzte eta betetzeko asmoa dute.

Eibarko Antzerki Jardunaldien 39. edizioa 2016ko otsailaren 12tik martxoaren 16ra bitartean luzatuko da, Coliseo Antzokian eta Hezkuntza Esparruko Antzokian. Hala adierazu dute gaur, hilak 15, prentsaurrekoan Eibarko Alkate Miguel de los Toyosek, Euskara eta Kultura Saileko zinegotziak, Patxi Lejardik, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Zuzendariak, Mº Jose Telleriak eta Eibarko Antzerki Jardunaldien arduradunak, Juan Ortegak. "Edizio berriak desberdinak diren hogei talde eta hogeitabi funtzio bilduko ditu. Elkarrekin, baino ez nahasirik datozen konpainia hauek jaialdiaren helburuak bereak egin dituzte eta betetzeko asmoa dute", adierazi dute antolatzaileek.

2016ko Antzerki Jardunaldiak otsailaren 12an hasiko dira Giza Estatuen XIV. edizioarekin, 17:00etan, Untzaga plazan eta Toribio Etxebarria kalean. Hiru egun beranduago, otsailaren 15ean, Verónica Forqué antzezleak Eibarko Antzerki Jardunaldiei hasiera emateko ohiko hitzaldia eskainiko du, "La alegría del actor" izenburupean. Ekitaldia Coliseo Antzokian izango da, eta sarrera doakoa. Hurrengo egunean, otsailaren 16an, Forquék berak beste aktore batzuekin batera "Buena gente" antzezlana taularatuko du Coliseoan, 20:30ean. Edizio berrian aipagarriak diren antzezlanak, besteak beste, honako hauek dira: Edipo (Companhia Do Chapitó); La Boda de Betty Blue (Glu Glu Produkzioak); ¡Como en casa ni hablar! (Faemino y Cansado); Arte de las putas (Teatro del Temple); Páncreas eta Pankreas -euskaraz eta gazteleraz eskainiko den lana-; Natxo Monteroren Barbecho; Narruzko Zezen taldearen Objetos perdidos; Etxekoak (Huts Teatroa / Artedrama) edota Txalo Produkzioak konpainiaren Heroiak antzezlana.

Guztira, 160.000 euro inguru bideratu dira 2016ko Antzerki Jardunaldietara; Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak 21.000 euro eman dituzte bakoitzak, eta Eibarko Udalak 61.000 euro bideratu ditu. 

Antzerki jardunaldien egitaraua osorik ikusteko, SAKATU HEMEN.

Aurre salmenta

Bestalde, sarreren aurre salmenta berezia zabalduko da:

  • Abenduak 19 eta 20: 10:00etatik 16:00etara, Nagusien etxean.
  • Abenduak 21: 10:00etatik 14:00etara, Coliseo Antzokian.

Hortik aurrera  ohiko moduan lor daitezke sarrerak COLISEO Antzokiko lehiatilan.

  • Astelehenetan, 19:00etatik 20:00etara
  • Ostiraletan, 21:00etatik 22:00etara

Sarrerak www.kutxabank.es web orriaren bidez ere eskuratu daitezke, 2015eko abenduaren 19tik aurrera, 10:00etatik aurrera.

KAIXO KULTURA bonua

Eta 15 €ko deskontua ikuskizunetan lor daiteke KAIXO KULTURA bonua erosterakoan. Kulturaz gozatu abantaila gehiagorekin!