Eibar tailer-hiria, urban sketchers-en begiradapean

2017/10/19

Armagintzaren Museoan burutuko da ekimena, urriaren 21ean, 10:00etan.

"Paisaia bizia. Paisaien eraikuntza Gipuzkoan" lelopean ospatuko den 2017ko Ondarearen Europako Jardunaldiak direla eta, Armagintzaren Museoak EUSK- Euskal Herria?s Sketchcrawl taldearekin batera “sketchcrawl-a” antolatu du urriaren 21erako, larunbata, 10:00etan, neurri handi batean bere industria jardueraren ondorioz Eibarrek duen paisaia nabarmentzeko helburuarekin.

Eibarko arkitektura industriala, lantegiak, tailerrak, etxebizitza-tailerrak eta eraikinen berezitasunak, auzoak eta 50eko eta 60ko hamarkadetako garapen urbanistikoa izango dira abiapuntu sketchcrawl bateko partaideen jardunaldia dinamizatzeko. Sketchcrawla urban sketchers-en geldialdia da eta Eibarren egingo da. Ondoren, 15:00etan bazkaria izango da, eta Museora bisita, 18:00etan. Plazak mugatuak izango dira bi ekimenetarako eta aldez aurretik eman beharko da izena 943-708446 telefono zenbakira deituta.

Sketchers, urban sketchers, etab. mundu mailako ekimen bat da; artistak bizi diren hiriak eta bidaietan ezagutzen dituzten tokiak marraztu eta marrazkiak sareetan konpartitzen dituzte publiko guztiak ikus dezan. Honela, munduko beste leku batzuetan zer marraztu den ikusteko aukera dago. Gainera, geldialdiak (Sketchcrawl-ak) ere antolatzen dituzte. Mundu mailan aldi berean ospatzen dira, hiru hilabetetik behin, gutxi gorabehera. Partehartzaileak data berean baina leku ezberdinetan marraztu eta emaitzak webean partekatzen dituzte.

Jarduera irekia da eta edozeinek har dezake parte.