egoibarra

Albistea audio/x-realaudio Ekainaren 9an Eibarko Udal Artxiboak Eibarko lehen irratiaren 70. urteurrena ospatuko du, zuzeneko saio bat eginez Artxiboan bertan 12:00etatik 14:00etara 2023/06/02
Radio Juventud de Eibar, Frente de Juventudes delakoaren EFJ-42 estazioa, 1953ko abenduaren 5ean inauguratu zen, Ingnacio Ángel Ortiz ‘Basojaun’ kazetariaren zuzendaritzapean.
Albistea Eibarko Untzaga plazaren bilakabidea liburua aurten argitaratuko du Ego Ibarra Batzordeak 2023/05/18
Javier Martin Lapeyra ikerlariaren lanak herriko plaza nagusiak 1896tik 2010era izan dituen aldaketa guztiak jasotzen ditu.
Albistea Eibartarren Ahotan: azken elkarrizketatuek herriari buruzko jakingai asko ematen dituzte ikuspegi zeharo ezberdinetatik 2023/04/26
Roberto Aizpurua, Alberto Alava, Julio Arbulu, Serafin Basauri, Felix Berraondo, Augusto Borderas, Antonio Cancelo, Matilde Isasi-Isasmendi, Mikel Usobiaga eta Andresi Zabala.
Albistea Joseba Agirreazkuenaga historialariak esklabu-salerosketaren inguruan Eibarko Institutuko ikasleei eskainitako hitzaldia, sarean 2023/04/18
Esklabu-salerosketak XIX. mendean Euskal Herrian izan zuen isla eta gaiaren inguruko hausnarketa etikoa izan ziren hitzaldiaren zutabe.
Albistea Esklabutzaren inguruan Oscar Alvarez Gila historialariak Eibarko Institutuko ikasleei eskainitako hitzaldia, sarean 2023/04/05
Euskal Herriaren eta esklabutzaren arteko harremanaz jardun zuen eta, berak dioen bezala, “Eibarko kaleetan ere esklabuak ibili ziren”
Albistea Octet Stream Dagoeneko kalean dago eta baita webgune honetan ere Eibar aldizkariaren azken alea (160), 2023ko udaberrikoa. 2023/03/29
Azalean eta kontrazalean 1967ko otsailaren 19an ospatu zen Zuhaitz Egunaren argazkia dakarkigu, Udal Artxibokoa.
Albistea Joseba Agirreazkuenaga historialariak emango dio amaiera eskoletako hitzaldi-zikloari 2023/03/27
Azken saioa, seigarrena, Institutuan izango da, martxoaren 28an. XIX. mendean esklabu-salerosketak Euskal Herrian izan zuen islaz eta gaiaren inguruko hausnarketa etikoaz arituko da hizlaria.
Albistea Oscar Alvarez historialaren hitzaldiak Eibarko Institutuan: esklabutza XVI. eta XIX mendeen artean. Eibarko kaleetan ere esklabuak ibili ziren 2023/03/17
Horixe da Oscar Alvarez historialariak martxoren 14an eman zuen hitzaldiaren eta 21ean emango duen hitzaldiaren muina
Albistea Frankismoari buruz martxoaren 3an Aldatzeko ikasleentzat Aritz Ipiña historialariak eman zuen hitzaldia, Youtuben 2023/03/16
Besteak beste, frankismoaren eragina, erregimenaren oinarri ideologikoak, politikoak eta sozialak, oposizioa eta barruko erresistentzia izan ziren mintzagai.
Albistea Emakume ahotsak Eibartarren Ahotanen: herriko emakumeen memoriaren gordeleku 2023/03/07
Azken testigantzak osasun munduarekin lotutakoak eta ezagun askoak: Andresi Zabala Abasolo eta Matilde Isasi-Isasmendi Gallastegi.
Albistea Octet Stream Frankismoaren eragina Euskal Herrian. Oinarri ideologikoak, politikoak eta sozialak. Oposizioa eta barruko erresistentzia. Autarkia ekonomikoa. Nazioarteko politika 2023/03/01
Horixe izango da Aritz Ipiña historialariak martxoaren 2an La Salle ikastetxean emango duen hitzaldia eta martxoaren 3an udaletxean; azkena, Aldatzeko ikasleentzat eta herriko jendearentzat.
Albistea Troff document Ego Ibarra Batzordeak hitzaldi-sorta bat antolatu du Eibarko DBH4 eta Batxilergoko ikasleentzat 2023/02/23
Aldatze, Eibar BHI/Institutua eta La Salle ikastetxeekin egindako elkarlanari esker, Historian aditu diren hainbat irakaslek hitzaldiak eskainiko dituzte martxoan zehar.
Albistea object code Gaur bertan amaitzen da izenak emateko epea Untzagako dorre-etxe zaharreko arkabuzariaren zaharberritze-lanaren nondik norakoak ezagutzeko 2023/02/06
Otsailaren 10erako bisita-ordu bi daude: lehenengoa, 16:30ean (euskaraz); eta bigarrena 17:30ean (gazteleraz).
Albistea Eibarrek 27.264 biztanle ditu gaur egun; 14.019 emakume eta 13.245 gizon 2023/02/03
2022an 27.330 biztanle zituen herriak, 2021ean 27.566 eta 2020an 27.848.
Albistea Otsailaren 10ean, Untzagako dorre-etxe zaharreko arkabuzariaren zaharberritze-lanak bertatik bertara ezagutzeko aukera izango da Portalean (3. pisuan) 2023/02/01
Egun horretarako, bisita bi antolatu dira, lehenengoa 16:30ean (euskaraz) eta bigarrena 17:30ean (gazteleraz). Izena emateko epea: otsailaren 2tik 6ra.
Albistea Untzagako etxe-dorreko fatxada nagusiaren balkoiko arkabuzariaren irudia urtarrilaren 30ean hasiko dira zaharberritzen 2023/01/24
Zaharberritze-lanak urtarrilean hasi eta otsailaren zehar egingo dituzte.
Albistea Dagoeneko kalean dago Eibar aldizkariaren azken alea (159), 2022ko negukoa; baita webgune honetan ere. 2022/12/27
Webean, aldizkariaren aurkibideko artikuluen izenburuetan klikatu eta artikulura zuzen-zuzenean joateko aukera dago.
Albistea Eibarko hizkuntza-aniztasuna islatzen duen bandoa kaleratu da euskara eibartar guztiona dela aldarrikatuz 2022/12/21
Gure herrian 70 nazionalitate ezberdinetako eibartarrak bizi dira, eta beste horrenbeste ama-hizkuntza daude. Hizkuntza da integrazio-tresnarik indartsuena.
Albistea Viteritarrak / Los Viteri de Eibar liburua, Isaac, Javier eta Alberto Saénz de Viteri medikuen biografiak biltzen dituena, abenduaren 17an aurkeztuko da, udaletxean, 12:00etan 2022/12/12
Egun horretan, Eibarri buruz eta Viteritarrei buruz hitz egitera datorren Ciriaco Agirre Errasti medikuari Txopitea eta Pakea saria entregatuko zaio.
Albistea audio/x-realaudio Arrate Filatelia Elkarteak San Andres elizako organoaren mendeurrena dakar gogora 2022/11/24
Aldi berean, herrian filatelia zabaldu zuen Fidel Saez Aguinaga (1934-2019) omentzen du.
Albistea MKB Mercedes Kareaga Bekaren lehenengo edizioa (2022) Begoña Etxenagusia Atutxa ikerlariak irabazi du 2022/11/18
Epaimahaiak hautagaiaren lan-ildoa goraipatu du, eta, batik bat, Kareagaren biografiari genero-ikuspegiko hurbilketa historiko batetik heltzeko asmoa.
Albistea Octet Stream Eibarko Grabatugintzaren eta Damaskinatugintzaren hastapeneko tailerra urritik otsailera bitartean izango da 2022/11/10
Urriaren 4an hasi ziren eskolak ematen Armeria Eskolan, Gorka Garate eta Juan Luis Baroja Collet irakasleekin.
Albistea Juan San Martinen jaiotzaren mendeurrenean (1922-2022) haren izena daraman Eibarko udal liburutegiak erakusketa bat prestatu du 2022/11/08
Azaroaren 7tik abenduaren 18ra interes handiko liburuak eta dokumentuak ikusteko aukera izango da
Albistea Eibar, Soraluze, Bergara eta Elgeta herriek muga egiten duten lekuetako mugarrien konponketa urriaren 4an eta 5ean egin zen 2022/11/03
Ego Ibarra Batzordeak herriko mugarriak HAPOren katalogoan babestu beharreko ondaretzat sartzea eskatu du.
Albistea Dagoeneko kalean dago Eibar aldizkariaren azken alea (158), 2022ko udazkenekoa; baita webgune honetan ere. 2022/10/20
Sarean kontsultatu dezakezu PDF formatuan.
Albistea Octet Stream Mercedes Kareaga Bekaren lanak aurkezteko epea urriaren 31n amaituko da. 2022/10/07
Aurreneko edizioaren bigarren deialdiak Mercedes Kareagaren biografia du ikergai.
Albistea Aste honetan hasiko dira konpontzen herriko zortzi mugarri historiko, Soraluze, Bergara eta Elgetako udalerriekin batzen gaituztenak 2022/10/03
Herri horietako alkate guztiek eman dute beren oniritzia; Foru Aldundiak ere badu lan hauen berri.
Albistea Juan San Martinen jaiotzaren mendeurreneko (1922-2022) omenezko ekitaldia sarean 2022/09/22
Luis Alberto Aranberri Amatiñoren “Sorlekutik sorlekura” eta Jabier Kaltzakortaren “Juan San Martinen gaztetako lanak: Zirikidak eta Eztenkadak” hitzaldiak ikusgai eta entzungai.
Albistea Octet Stream Eraikin berezi eta sinbolikoa eibartarrentzat, Arrateko Andre Mariaren basilikak egitura arkitektoniko esanguratsua gordetzen du: egurrezko ganga berezia 2022/09/07
Gangaren eraikuntza-garaia 1577 eta 1583 artean baseliza berreraikitzeko egindako lanen barruan kokatzen da.
Albistea Mercedes Kareaga Bekaren (MKB) 2022ko bigarren deialdia kaleratu du Eibarko Udalak, aurrenekoa hutsik geratu baitzen 2022/08/30
Irailaren 1etik urriaren 31 bitartean izango da lanak aurkezteko epea. Beka euskaraz egindako ikerketa-lanentzat da.