egoibarra

Albistea Octet Stream Laster izango da kalean 2024ko udaberriari dagokion Eibar aldizkariaren azken alea (164), webgune honetan dagoeneko eskegia 2024/03/26
Ego Ibarraren webgune honetan, aurkibideko artikuluen izenburuetan klikatu eta artikulu jakin batzuetara zuzenean joateko aukera dago
Albistea Octet Stream Emakumeen papera Espainiaren eta Euskal Herriaren Historia garaikidean eta 1936-1945 bitartean jasandako errepresioa 2024/03/20
Horixe izango da da Ione Zuloaga Muxika ikerlariak Aldatzeko ikasleentzat eskainiko duen hitzaldiaren muina. Martxoaren 22an izango da, udaletxean, 11:00etan.
Albistea Octet Stream II. Errepublikaren aldarrikapena Eibarren: Jesús Gutiérrez historialariak Institutuan eskainiko duen hitzaldia 2024/03/12
Eibarko hiriak Historian zehar bizi izan duen pasadizorik aipagarriena azalduko die ikasleei martxoaren 15ean
Albistea Gure herriko emakumeen memoria historikoa aitortu eta berreskuratu: Eibartarren Ahotan 2024/03/05
Helburua da bidea ireki ziguten aurreko belaunaldiek isilean egindako lana ezagutaraztea eta ikusaraztea.
Albistea Foruak eta Karlistaldiak. Zer izan ziren? Zer eragin izan zuten Eibarren? 2024/02/27
Horiexek dira La Salle ikastetxean Gotzon Iparragirre Burgoa ikerlariak emango dituen hitzaldi bietan erantzungo dituen galderak
Albistea Troff document Eibarko DBH4 eta Batxilergoko eskolekin elkarlanean, Ego Ibarra Batzordeak Historiako hitzaldi-sorta bat antolatu du ikasleentzat 2024/02/21
Eibar BHI/Institutua, La Salle eta Aldatze ikastetxeetan hainbat adituk bost hitzaldi eskainiko dituzte martxoan zehar
Albistea ATK inset Ezagutu Eibarko San Andres eliza 360º-tako bisita birtualaren bidez 2024/02/08
Eliza itxita egon arren, herritarrek haren barrualdea sekula baino hobeto ikusteko aukera dute
Albistea Eibarko Klub Deportiboak, gure herriko elkarterik zaharrenak, 100 urte betetzen ditu gaur 2024/01/30
Hamahiru sail eta 2.729 bazkide ditu Gipuzkoako elkarterik handienetako bat den Klubak
Albistea Eibarrek 27.417 biztanle ditu gaur egun; 14.065 emakume eta 13.352 gizon 2024/01/26
2023an 27.264 biztanle zituen herriak, 2022an 27.330 eta 2021ean 27.566.
Albistea audio/x-realaudio Santakruz eskolako armarria eta kale-izeneko plaka zahar bat zaharberrituko dira 2024/01/18
Eskolakoak bi armarri batzen ditu: Gipuzkoako armarri zaharra (1513-1979) eta II. Errepublikak Eibarri emandako “Hiri” titulua duena.
Albistea Rocandio tailerra, Untzueta "Jauregixa" eta Sagartegieta jauregia 3Dn kartografiatu dira 2024/01/11
Eibarko Udaleko Hirigintza eta Ego Ibarra batzordeak elkarrekin ari dira lanean herriko ondasun higiezina zaindu eta hedatu nahian.
Albistea Octet Stream Eibarko Museoan dago ikusgai Untzagako etxe-dorreko fatxada nagusiaren balkoia apaintzen zuen arkabuzaria 2024/01/05
Udaleko Ego Ibarra Batzordeak 2022an zaharberritu zuen pieza.
Albistea Kalean dago Eibar aldizkariaren azken alea (163), 2023ko neguko alea dagokiona; baita webgune honetan ere 2024/01/02
Ale honetan, Emilia Elkoro-Iturbe raketista eibartarrari buruz egin duen artikulu interesgarri bat dago, Jose Agustin Larrañagarena.
Albistea Octet Stream Eibarko industria-eraikinak, elizak, ermitak, edifizio zibilak: hori guztia eta gehiago da Lekuak&Historia webgune-atal berria 2023/12/05
Abian da Eibarko herriak azken 140 urte hauetan egin duen ibilbidea geruzaz geruza bistaratzen hasteko lekua.
Albistea Octet Stream Abenduaren 20an "Eibarko Untzaga plazaren bilakabidea - Evolución de la Plaza de Unzaga (1896-2010)" liburua aurkeztuko da 2023/12/01
Javier Martin Lapeyraren lanak Untzagak XIX. mendetik XXI. mendearen hasierara izandako aldaketa guztiak jasotzen ditu.
Albistea Ipurua Gimnasia Erritmikoko taldea eta Ibarkurutzeko iturria damaizkigu aurten Arrate Filatelia Elkarteak 2023/11/22
LIV. Seilu Erakusketa azaroaren 26tik abenduaren 3ra arte egongo da zabalik Portalean.
Albistea Gaurdanik eskuragarri dago Eibarko hika modu ludikoan ikasteko atala “Appa Hi!” aplikazioan 2023/11/17
Eibarko hitanoa ikasteko erreminta ezin hobea dugu Appa Hi!.
Albistea Octet Stream MKB Mercedes Kareaga Beka: Begoña Etxenagusia Atutxa bekaren irabazleak taxutu du lanaren ildo nagusia 2023/11/02
Mercedes Kareagaren biografiari genero-ikuspegitik oratu dio ikerlariak, haren bizitza bilakaera historikoan kokatuz
Albistea Kalean dago Eibar aldizkariaren azken alea (162), 2023ko udazkenari dagokiona; baita webgune honetan ere. 2023/10/25
Ale honetan 1912. urtean eibartarrek aisialdian zer egiten zuten jakiteko artikulu interesgarri bat dago, Fernando Serranorena.
Albistea Blas Echebarria Aguirregomezcorta (1892-1951) eibartarraren azalpen biografiko xumea web honetan 2023/10/23
Alfako kontseilari, Banco San Sebastián-en zuzendari eta El Casco enpresako bazkide, beste hainbat alorretan ere nabarmendu zen.
Albistea object code Arragueta kaleko Beistegui Hnos (BH) eraikinean jarriko da urriaren 2an 2023ko Docomomo plaka eraikinaren ondare-balioa nabarmentzeko 2023/09/28
Eraikina 1951n eraiki zen eta Eibarren arrasto handia utzi zuen Ramon Martiarena Lascurain arkitektoak proiektatu zuen.
Albistea Alicia Iturrioz Arrizabalaga margolari eibartarraren azalpen biografikoa web honetan 2023/09/15
Erretratua landu zuen eta, besteak beste, bereak dira Julio Caro Barojaren edo Cristobal Balenciagaren erretraturik ezagunenak.
Albistea Octet Stream Arrate egunaren hurrengo domekako Kofradia egunaren jatorria 2023/09/07
Arrateko ermandadea 1563aren aurretik ere bazegoen.
Albistea Eibartar batzuen aspaldiko audio-grabazioak sareratu ditugu Ego Ibarraren “Eibartarren Ahotan” atalean 2023/07/20
Faustina Baskaran “Badetesia”, Herminia de la Torre; Pedro Arrizabalaga “Zozua” , Pakita Abendibar, Justo Larrañaga, Agustin Arana, Faustino Mugika; Jose Etxeberria “Querido” eta Olga Arizmendiarrieta.
Albistea “Mendizaletasuna eta natura” da Juan San Martin XVI. Bekaren ikerketa-esparrua 2023ko deialdian, binomio banaezina ikertzaile eibartarraren bizitzan. 2023/07/11
Ikerketa-bekaren deialdia Eibarko Udaleko Euskara Sailak antolatu du, Udako Euskal Unibertsitatearekin (UEU) lankidetzan, eta helburua da euskarazko ikerketa sustatzea eta Juan San Martin eibartarra omentzea. Beka eskatzeko epea 2023ko urriaren 12an amaituko da.
Albistea “Bide-ingeniaritzako euskal emakume aitzindariak” erakusketa gaur arratsaldean irekiko da Bilbon, Bide Ingenieritzako Elkargoaren egoitzan 2023/06/27
Laura Irasuegui Otal eibartarra izan zen Euskal Herriko lehenengo emakume kolegiatua Bide, Ubide eta Portu ingeniarien Elkargoan.
Albistea Eibarko Klub Deportiboaren 100 urteko Artxiboa eta datu-basea bihar plazaratuko dira Coliseoan, iluntzeko 19:00etan 2023/06/19
Klub Deportiboa 1924ko urtarrilaren 30ean sortu zen Errebal kaleko Café Eulalion; eta aurreneko bilerak Kontadorekua jauregian egiten zituen.
Albistea Kalean dago Eibar aldizkariaren azken alea (161), 2023ko uda sasoiari dagokiona; baita webgune honetan ere. 2023/06/19
Azken ale honetan, Eibarko Klub Deportiboak 2024an beteko duen mendeurrenaren harira egindako artikulu bi datoz.
Albistea Sanjuanetako ohitura zaharrak Eibarren: San Juan sorba, San Juan sua eta lizar-abarrekin egindako gurutzeak 2023/06/15
Antzina, Eibarko San Andres Egoitzan dagoen San Juanen irudiaren aurrean bedeinkatzen zen sorba. Irudi hori San Juan ermita desagertuaren XVII. mendeko eskultura barrokoa da.
Albistea audio/x-realaudio Udalak San Andres elizako 3D kartografia digitala eta planoak egiteko zerbitzuak kontratatu ditu; lan horiek aste honetan hasiko dira 2023/06/06
Horrela, zaharberritze-proiektuak garatu ahal izango dira eta herritarrek modu birtualean ikusi ahal izango dute gure herriko eliza.