Donostiako Akuariumnera txangoa

2017/05/05

Lehen hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleek Donostiako akuariumnean lo egiteko aukera paregabea dute.

Arrainekin lo egitea noizbait amestu izan baduzu orain duzu aukera paregabea. Lehen hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleentzat zuzendutako irteera da. Arrainekin lo egiteaz gain, Errealaren museoa ikusi, eta ondoren Zarautzera bazkaltzera joango gara. Txangoa ekainaren 2an eta 3an burutuko da baina lehenik eta behin aurre matrikula osatu beharra dago.

Aurre matrikula: maiatzaren 8tik 14ra bitartean (biak barne)

On line bitartez (modu bakarra da), www.astixa.eus webgunean

Behin betiko matrikula eta bilera informatiboa: maiatzaren 24an 18:00etan Indianokua gaztelekuan.

Bilerara eraman beharrekoak:

  • Osakidetzako txartelaren fotokopia.
  • Ordainketaren ziurtagiria

Prezioa: 30€

Plazak mugatuak dira beraz, eskaera gehiago jaso ezkero zozketa egingo dugu.