Dibujo eta zeramika udal eskolen ikasturte amaierako erakusketa hartuko du Portaleak

2016/06/02

Ekainaren 2tik 17ra bitartean, Erakusketa gelan, 18:30etik 20:30era.

Portalea Kultur Etxeak dibujo eta zeramika udal eskoletako ikasturte amaierako erakusketa hartuko du gaurtik, ekainak 2, hilaren 17ra arte. Erakusketa egunero egongo da irekita, 18:30etik 20:30era. Inaugurazioa gaur arratsaldean izango da, 19:00etan. Erakusketan dibujo eta zeramikako ikasleek 2015-2016 ikasturtean zehar eginiko lanak egongo dira ikusgai.

Bestalde, aipatutako udal eskola bietan matrikulatzeko epea atzo, hilak 1, ireki zen eta irailaren 7ra arte egongo da zabalik. Pegoran, Heritarren zerbitzurako bulegoan, egingo dira matrikula guztiak. Matrikula egiteko zeramikarako matrikula-orria edo dibujorako matrikula-orria entregatu beharko da.

Talde ezberdinak daude eskola bakoitzean, 8 urtetik gorako ikasleekin.