Debabarreneko Eskolarteko XXXII. Antzerki Erakusketa aurkeztu da

2016/04/29

Publiko orori zuzendutako zortzi emanaldi aurkezten ditu edizio berriak. Maiatzaren 5etik 27ra bitartean luzatuko da.

Debabarreneko Eskolarteko XXXII. Antzerki Erakusketaren barruan zortzi ikuskizun ezberdin eta, oro har, publiko guztiei zuzenduta eskainiko dira.

Jaialdia datorren ostegunean, maiatzaren 5ean, hasiko da Narruzko Zezen taldearen ‘Objetos Perdidos’ lanarekin, eta gaur, apirilak 29, aurkeztu da ofizialki Udaletxeko Udalbatza Aretoan. Bertan, Eibarko Alkatea, Miguel de los Toyos, Kultura eta Euskara zinegotzia, Patxi Lejardi eta erakusketaren zuzendari artistikoa, Juan Ortega, izan dira.

Emanaldiak Coliseo Antzokian eta Unibertsitate Laboraleko Hezkuntza Esparruan eskainiko dira maiatzaren 27ra arte.

Emanaldi ezberdinak

Edizio berriak emanaldi asko eta desberdinak aurkezten ditu: ‘Pinocchio’ euskaraz La Baldufa taldearekin; , ‘Magic Spectacular’ Sun Magoarekin, Teatro Paraíso taldearen ‘Ilargiaren Zirkua’, BPM konpainiaren ‘Cada cosa a su tiempo', Logela Multimediaren ‘Barbantxo 3D’  eta ‘Canciones de miedo y risas’ La Familia Scalofrini taldearekin.

Bestalde, Los Galindo konpainiak 'Maiurta' ikuskizuna aurkezteko karpa jarriko du Untzaga plazan maiatzaren 10ean eta 11n.

Programa kontsultatzeko SAKATU HEMEN.