Bularretik Mintzora egitasmoa martxan Eibarko ikastetxeetan

2016/09/13
Eibarko ikastetxeetako irakasleek formazioa jasotzen dihardute egun hauetan, euren ikastetxeetan hasi berri den ikasturtean Bularretik Mintzora egitasmoa martxan jartzeko.

Iaz San Andres ikastetxekoak abiatu ziren proiektu honetan eta aurten Amaña, Arrateko Andra Mari, Juan Antonio Mogel, Aldatze eta La Salle abiatu dira.

Orain irakasleen txanda da, baina udazkenak aurrera egin ahala gurasoek ere izango dute aukera egitasmo honekin lotura duen formaziorako tailerrak jasotzeko.

Bularretik Mintzora Galtzagorri elkarteak sorturiko programa da. Eibarren Udalaren eta ikastetxeen lankidetza bitartez bideratuko da.

Informazio gehiago HEMEN