BOJ Olañetaren '1905 BOJ 2015' erakusketa ikusteko azken egunak

2015/11/23
Armagintzaren Museoan ikusgai dagoen BOJ Olañeta enpresaren '1905 BOJ 2015' erakusketa ezagutzeko azken astea duzue hau.

Dagoeneko jende ugari gerturatu da enpresa honen 110 urteko ibilbidea laburbiltzen duen bilduma ezagutzera, baina oraindik gerturatu ez bazara, lasai, garaiz zabiltza! 

Erakusketaren azken aste honetan, asteazkenetik larunbatera, arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara, eta igandean, 10:00etatik 13:00etara izango duzu espazio hau bertatik bertara ikusteko aukera.

Animatu!