Bertso saio musikatua Eibarren

2016/09/28

Irailaren 30ean, 22:30ean, bertso saio musikatua eskainiko da Txaltxa-zelaiko auditorian. Eguraldi txarra eginez gero, PORTALEko Areto Nagusian izango da.

Bertsotan Beñat Gaztelumendi, Igor Elortza, Oihana Iguaran eta Manu Goigana arituko dira. Musika Ixak Arrutik (gitarra) eta Eneko Sierrak (saxofoia) jarriko dute.

Gai-jartzaile lanetan Haritz Casabal izango da.

Ekitaldia Hankamotxak bertso eskolak antolatu du Udalaren babesarekin.