Astelena Haur Parkea

2015/12/10

Eibarko Udala eta Eibar Merkatal Gune Irekiaren arteko egitasmo honek larunbat honetan, hilak 12, ateak zabalduko ditu.

Eibarko Udala eta Eibar Merkatal Gune Irekiaren arteko egitasmo honek larunbat honetan ateak zabalduko ditu, abenduaren 12an. Aisialdiko zerbitzu honek honako ordutegi hau du:

11:00etatik 14:00etara

16:45etik 20:30era

Erabiltzaileek sarrera ordaindu beharko dute eta 90 minutu izango dituzte han jolasean ibiltzeko.

Sarrera: 3€ko prezioa du edo merkatarien bonoaz doan.

Frontoiko kantxan dugun aforoa mugatua da, gehienez 150 haur batera egon ahalko dira.