Armagintzaren Museoak Armeria Elkartearen 50. urteurreneko ospakizun ekitaldia hartu du

Armagintzaren Museoak Armeria Elkartearen 50. urteurreneko ospakizun ekitaldia hartu du

Irudian, agintari politiko eta ordezkariak.

2017/09/13

Industria, prestakuntza eta berrikuntza nabarmendu dituzte, batik bat, gaurko ekitaldian parte hartu duten agintariek.

Armeria Elkarteak bere 50. urteurrena ospatu du gaur, hilak 13, Eibarko Armagintzaren Museoan egindako ekitaldian. Ekitaldian izan dira, besteak beste, Eibarko alkate den Miguel de los Toyos, eta udal ordezkariak, Iñigo Urkullu Lehendakaria, Markel Olano, Gipuzkoako Diputatu Nagusia eta Javier de Andrés, Gobernuaren Ordezkaria Euskal Herrian.

Azkenaldian, armagintzaren sektoreak industria-birmoldaketa jasan izan du. Hori dela eta, hainbat enpresa desagertu eta bidean geratu dira eta aurrera egin dutenak erreferente bihurtu dira mundu mailan eta teknologian.

Armeria Elkarteko enpresek 1.100 milioi euro fakturatzea espero dute aurten; gehienak Euskadin kokatuta daude -Gipuzkoan batez ere- eta mila pertsona inguruk lana dute horiei esker.