Armagintzaren Museoak 9 urte bete ditu

2016/01/18

Eibarko Armagintzaren Museoak ateak ireki zituen lehen egunetik 9 urte bete dira gaur, urtarrilak 18, astelehena. Datozen egunetan emango dugu urteurren honetarako antolatutako jarduera bereziaren berri.

Bitartean, une berezi hura gogoratu eta museoaren historia zabaltzeko aprobetxatuko dugu. Ondorengo loturan aurkituko duzun bideoan dituzu Armagintzaren Museoaren aurreko historiako unerik esanguratsuenak, bilduta.

Gozatu!