Eibarko Armagintzaren Museoak 2014an baino %25 bisitari gehiago jaso ditu 2015 urtean eta irekieratik datu hoberena lortu du

2016/02/04

Urtean zehar antolatutako aldi baterako erakusketa bereziak, aurkezpenak eta beste topaketak, hala nola, BOJ Olañeta enpresaren 110. urteurrena dela eta antolatutakoa, 2015 urtean Museoa ireki zenetik bisitari kopuru altuena lortzea eraman dute, 4.832rekin, 2014 urteko 3.517ko bisitekin alderatuta. Mezu elektronikoaren bitartez egindako kontsultak bikoiztu egin dira 2015ean, 2014ko datuekin alderatuta.

Orain arteko bisitari emaitzarik onena lortu du, ireki zenean baino ordutegi murritzagoa izan arren, bigarren urtez, jarraian, nabarmen igo baita Armagintzaren Museoko erabiltzaile kopurua, eta udazkena zein udaberria izan dira urtarorik jendetsuenak. Azaroan ibili da jende gehien, ondoren urrian, martxoan eta maiatzean, hurrenez-hurren. Udaran, ohikoa denez, ordutegi murrizketarekin batera, jende gutxiago ibili da, hala ere, orduan izan ditugu leku urrunenetatik etorritako turistak, Errusia, Argentina edota Chicagotik, besteak beste.

Udazkena zein udaberria izan dira urtarorik jendetsuenak. Azaroan ibili da jende gehien, ondoren urrian, martxoan eta maiatzean, hurrenez-hurren. Udaran, ohikoa denez, ordutegi murrizketarekin batera, jende gutxiago ibili da, hala ere, orduan izan ditugu leku urrunenetatik etorritako turistak, Errusia, Argentina edota Chicagotik, besteak beste.

Asko izan dira urte honetan zein aurrekoan zehar bertaratutako pertsonen kopurua hazteko faktoreak. Batetik, bertatik antolatutako jarduerak; aldi baterako erakusketak, aurkezpenak, mahai-inguruak, topaketa teknologikoak nahiz tailer berritzaileak. Urteko ekitaldirik jendetsuena, BOJ Olañeta enpresaren 110.urteurrena dela eta antolatutako aldi baterako erakusketa izan da. 632 pertsona bertaratu dira erakusketa ikusgai egon den bi asteetan zehar.

Aipamen berezia merezi dute Mugikortasunaren Europako Astea zela eta antolatutako bizikleta erakusketak, 300 bertaratuekin, edota We are Magma marka ezagutzera emateko ikusgai jarritako aldi baterako erakusketak, 200 bisitari baino gehiagorekin. Hunkigarrienen artean, berriz, Apraiz familiak Eibarko Udalari egindako arma dohaintzaren aurkezpen ekitaldia aipa genezake. Bestetik, 2014.urtean,  erakusketa iraunkorrean egindako bilduma moldaketa dugu, zalantzarik gabe, jende ugari museoa beste behin ezagutzera bultzatu duena.

Jatorriari dagokionez, orokorrean, Eibar bertako herritarrak izan dira gehientsuenak, Estatuko hainbat probintzietatik etorritakoengatik jarraituta. Hala nola, Espainia mailan; Madril, Valentzia, Gaztela eta Leon, Katalunia, Albacete, Murtzia, Galizia, Teruel, Valladolid, Irla  Balearrak, Zaragoza eta Mallorcakoak nabarmendu dira. Txile, Kanada, Chicago, Cabo Verde, Errusia, Japonia, Pakistan edota Mexikarrak ere izan dira urte honetan museoa ezagutzen, Euskal Herrian gaur egun dugun kultur aniztasun eta pertsonen mugikortasun gaitasunaren isla.

Banaka etorri dira gehien, %70 inguru, horien artean, aipamen berezia merezi dute estatutik zein atzerritik bisitan etorri direnak. Besteak, aldiz, taldean etorri dira, modalitate honetako gehiengoa, Gipuzkoako hezkuntza formaletik nahiz ez-formaletik.

Museoa sarean

Armagintzaren Museoak online eskaintzen dituen zerbitzuei dagokienez, aipatzekoa da 2014 eta 2015 urteetan garatutako QR kodeen bidezko ‘Museoa kalera’ proiektua, (http://www.armia-eibar.eus/erakusketa/museoa-kalean/index) bertan jasota dagoen informazio guztia abiapuntu bezala hartuta, mugikorretan irakurtzen diren QR kodez osatutako ibilbide birtual autogidatua.

Herriko industria ondarea kalean zabiltzala ezagutzeko aukera paregabe hau erabiltzera animatu nahi ditu Eibarko Udalak bai herritarrak, bai eta kanpotik datozenak.

Era berean, Eibarko nahiz eskualdeko historiari buruz sakontzeko grina duten erabiltzaileak, modu librean, online kontsulta daitekeen bilduma ezagutzera animatu nahi ditugu. Dagoeneko, bildumako 9000 pieza baina gehiago daude katalogatuta Eusko Jaurlaritzak martxan jarritako EMSIME plataforman, erabiltzaileen eskura, http://www.armia-eibar.eus/armas webgunean sartuta. Honez gainera, museoak bere webgunean duen online liburutegia izeneko atalean, hainbat argitalpen deskargatzeko aukera dago. Azkenik, aipatu, mailez  jasotako kontsulta kopurua, urte betean, bikoiztu egin dela.

Ekintza bereziak Museoaren 10. urteurrena prestatzeko

2016ko urtarrilaren 18an, 9 urte bete dira museoko ateak lehen aldiz ireki zirenetik. Honela, hamargarren urteurrenerako prestatzen hasteko asmoz, aurtengorako ere, egitarau zabal bezain interesgarria antolatzen ari gara. Otsailean, adibidez, Ana Orozko artista eibartarrak landutako argitalpen berriaren  aurkezpena izango da, ‘Diseinu grafiko eta industriala Eibarren’ izenburupean eta honen inguruko aldi baterako erakusketa batez osatua. Martxoan, berriz, ‘Ze biharra emakumeena’ belaunaldi arteko tailerra izango dugu, Emakumearen Nazioarteko Egunaren harira. Tartean, sarean ditugun jarraitzaileei zuzendutako egitasmoa jarriko dugu martxan, Facebook-en dugun orrialdea baliatuz garatuko den lehiaketa, hain zuzen. Informazio gehiago, laster, www.armia-eibar.eus webgunean eta  www.facebook.com/Armagintzaren.Museoa orrian. 

Museoa ezagutzeko, gogoratu, asteazkenetik larunbatera, arratsaldez, 16:00etatik 20:00etara, aldiz, igandeetan, goizez, 10:00etatik 13:00etara aukera duzuela.