Aratosteetako kuadrillen kalejirako lehiaketa

2017/02/22

Aratoste zapatu goizean kuadrillen eta familien ilusio eta lanari esker sortzen den jai-giro politari distira eman nahian, Eibarko Udalak kuadrillen arteko desfile-lehiaketa antolatu du

Aratoste zapatuan kuadrilen kalejirako lehiaketan parte hartzeko izen ematea ireki da otsailaren 23 arte. Taldeak gutxienez 10 partaide izan beharko ditu eta adin guztietako pertsonek parte hartu dezakete.

Lehiaketan parte hartzeko izena emateko bideak:

  • Elektronikoki: Udal webgunean. Sakatu hemen.
  • Telefonoz: 010 edo 943708400.
  • Presentzialki PEGORAn, Herritarren Zerbitzurako Bulegoa.

Desfilea otsailaren 25ean eguerdiko 13:00etan izango da eta ibilbidea honako hau da: Untzaga, Kalbetoi, Julian Etxebarria eta Toribio Etxebarria.