Antzerkia eta musika ekitaldiz jositako hiruhilekoan

Antzerkia eta musika ekitaldiz jositako hiruhilekoan

Argazkian, Glu Glu Produkzioak taldeko partaideak, Eibarko alkatea, Miguel de Los Toyos, eta Patxi Lejardi, Kultura eta Euskara Batzordeburua.

2015/09/15

Eibarko Udaleko Kultura Sailak antolatuta, 33 ekitaldi ezberdin izango dira gure herrian, irailetik abendura bitartean: Cielito Musika Bandaren kontzertuak, komedia, tangoa edota mariatxiak, besteak beste.

Irailetik abendura bitartean prestatu den antzerki eta musika programazioaren aurkezpena izan da gaur, hilak 15, Portaleako Kultura Etxean. Guztira, 33 ekitaldi eta publiko ezberdinei zuzenduta izango dira datozen hilabeteotan.

Prentsaurrekoan azaldu dituzte egitarauaren xehetasun guztiak Eibarko alkateak, Miguel de Los Toyosek, Kultura eta Euskara Batzordeetako presidenteak, Patxi Lejardik, eta Kultura Saileko zuzendariak, Jose Luis Gonzalezek, 'Poxpolo'. Aurkezpenean GLU GLU Produkzioak antzerki taldeko aktoreak ere izan dira, besteak beste, Gurutze Beitia, Gorka Aginagalde, Ylenia Baglietto eta Mari Cruz Melgosa. Azken horiek izango dira Eibarren, irailaren 25ean, 20:30ean, Coliseo Antzokian, 'De cuerpo presente' antzezlana aurkezteko. Umore beltza oinarri duen obra horrekin -antzerkiari dagokionez- ekitaldiz jositako hiruhilekoari -irailetik abendura bitartean- hasiera emango zaio. 2014ko azaroaren 1ean estreinatu zuten Gernikan orain Eibarren antzeztuko duten lana, eta, hemen ere, harrera ezin hobea izatea espero dute. Sarrerak 10 eurotan jarriko dira salgai. 

Gustu eta adin guztietarako ekitaldiak

Bestalde, Udaleko Kultura Sailetik beste hainbeste ekitaldi antolatu dira datozen hilabeteetarako: musika bandako 5 ekitaldi eta txistulari bandako beste 5; musika estilo ezberdinetako 10 kontzertu; helduentzako 5 antzezlan eta beste 4 haurrentzat; helduentzako dantza ekitaldi bat, eta beste bat umeentzat; perkusio eta dantza urbanoko ekitaldi bat, eta, azkenik, Maite Arroitajauregi eibartarrak zuzentzen duen Mursego proiektuaren beste ikuskizun bat. Eibarko alkateak, Miguel de Los Toyosek, adierazi du "kultura alorretik antolatzen diren ekitaldietan jendea erakartzen saiatu behar gara, ohitura sortzen duten jarduerak nahitaezkoak baitira aurrera egiteko".

Antzerki eta musika egitaraua osorik kontsultatzeko, SAKATU HEMEN.