BIHARRIAN elkartearen eskutik aldi baterako erakusketa berria museoan ikusgai

2016/02/22

Datorren otsailaren 25ean, osteguna, arratsaldeko 18:30etan, BIHARRIAN elkarteak antolatutako Biharrian gara! kultur programaren barruan.

Lan honetarako, Eibarko Armagintzaren Museoko artxiboko diseinu grafiko nahiz industria giroko zenbait piezen interpretazio librean oinarritu da Ana Orozko artista eibartarra. Elementu hauek erabiliz, erakusketa antolatu da. Jarduera honen helburua eibarko industria ondare grafikoa balioan jartzea da. 

Argitalpenaren aurkezpen ekitaldia 2016ko otsailaren 25ean izango da, museoko hallean. Erakusketa, aldiz, otsailaren 25tik martxoaren 23ra bitartean ikusgai egongo da, museoko ohiko ordutegian.

Ekimena Biharrian elkarteak, Eibarko Udalak eta Armagintzaren Museoak elkarlanean antolatu dute, Eusko Jaurlaritza nahiz Fábricas de creación  taldearen laguntzarekin. 

Erakusketaren ordutegia