Abuztuan udaleku irekiak

2017/05/29

Datorren ekainaren 5etik 11ra bitartean "Firin faran abuztuan" eta "Umiak firin faran abuztuan" udaleku irekietan parte hartzeko aurrematrikula epea zabalduko da. Udaleku ireki hauek aurreneko aldiz aurkezten dira eta abuztuko lehenengo asteetan burutuko dira.

Eibarko Udalak antolatu berri dituen "Firin faran abuztuan" eta "Umiak firin faran abuztuan" udaleku irekietan parte-hartzeko, ezinbestekoa izango da datorren ekainaren 5etik 11ra bitartean aurrematrikula burutzea eta modu bakarra Online bidea izango da (www.astixa.eus webgunean).

Behin betiko matrikulaketa betetzeko (presentziala) eta udaleku irekien haur bakoitzaren programa jasotzeko, ekainaren 19tik 22ra bitartean izango da (aurrematrikula epearen barruan eginda dutenentzat). Indianokua gaztelekuko bulegoan burutu beharko da behin betiko izen ematea eta gurasoen edo tutoreen sinadura behar beharrezkoa da. Bulegoaren ordutegia 9:30etatik 13:30etara eta 16:00etatik 18:00etara.

Umiak firin faran abuztuan:

Umiak firin faran abuztuan programa 5 urteko haurrei zuzendua dago, hau da, 2011. urtean jaiotako haurrentzat.

Txanda: abuztuaren 1etik 11ra. Haurrak ez dira Eibartik irtetzen. 10:00etatik 13:00ak arte.

Aurrematrikula: ekainaren 5etik 11ra. Data hauetatik kanpo ez da inor onartuko.

On line: www.astixa.eus

Behin betiko matrikula: ekainaren 19tik 22ra. (Aurrematrikula eginda dutenentzat bakarrik)

Non: Indianokua gaztelekua

Ordutegia: 09:30-13:30 eta 16:00-18:00

  • Prezioa: 40€ umeko. Ezinezko kasuetan 20€ (AGI) edo (RGI) jasotzen dela ziurtatzen duen agiria aurkeztu behar da.

Gurasoentzat bilera informatiboa uztailaren 18an 18:00etan izango da Eibarko Udaletxeko Osoko bilkura aretoan.

Eskeintzen diren plazak baino eskaera gehiago egonez gero plazak zozketatuko ditugu

Firin faran abuztuan:

Firin faran abuztuan programa aldiz, lehen hezkuntzako 1. mailatik 6. mailara bitarteko haurrentzat zuzendua dago.

  1. Txanda: abuztuaren 1etik 11ra

Aurrematrikula: ekainaren 5etik 11ra. Data hauetatik kanpo ez da inor onartuko.

On line: www.astixa.eus

Behin betiko matrikula: ekainaren 19tik 22ra. (Aurrematrikula eginda dutenentzat bakarrik)

Non: Indianokua gaztelekua

Ordutegia: 09:30-13:30 eta 16:00-18:00

Prezioa:

  • 60€ umeko
  • 100€ anai-arrebak
  • 150€ hiru anai-arrebak
  • Ezinezko kasuetan 20€ (AGI) edo (RGI) jasotzen dela ziurtatzen duen agiria aurkeztu behar da.

Gurasoentzat bilera informatiboa uztailaren 18an 19:00etan Eibarko Udaletxeko Osoko bilkura aretoan.

Eskaintzen diren plazak baino eskaera gehiago egonez gero, plazak zozketatuko ditugu.