“Pedalei eragiten 50eko hamarkadan” erakusketa hartuko du Armagintzaren Museoak irailaren 19tik urriaren 28ra

2017/09/19

Eibarko Museora hurbiltzen direnek gozatu ahal izango dute Eibarren 50eko hamarkadan egindako bizikleten erakusketarekin. Aldi baterako erakusketan, besteak beste, marka hauek ikusi ahal izango dira: B.H. Orbea, G.A.C. Super Cil, Fenix, Iberia, Saeta, Invicta, Teide, Ciclos Mendi, Gamma, Ciclos Sabel, Borty eta Norma.

2017ko Mugikortasunaren Europako Astea dela eta, Eibarko Armagintzaren Museoak Eibarren egindako 50eko hamarkadako bizikletak biltzen dituen erakusketa hartuko du, irailaren 19tik urriaren 28ra.

Europako Batzordeak Mugikortasunaren Europako Astea 2017 ospatzeko aukeratu duen gaia mugikortasun garbi, partekatu eta adimentsuan zentratuta dago eta lema da Partekatzeak urrutiago eramaten zaitu! Goiburu horrekin Europako Batasunak animatzen gaitu konpartitutako mugikortasuna sustatzera eta garraiobide garbien onurak azpimarratzera, garraio adimentsuaren teknologietan bermatuta. Orobat, animatzen gaitu irailaren 22an izango den “autorik gabeko egunean” parte hartzera.

Eibarko Udalak bat egingo du aurten ere ekimen honekin Armagintzaren Museoak hartuko duen “Pedalei eragiten 50eko hamarkadan” erakusketaren bitartez. Irailaren 19tik urriaren 28ra, biak barne, Eibarko Museora hurbiltzen direnek gozatu ahal izango dute Eibarren 50eko hamarkadan egindako bizikleten erakusketarekin. Aldi baterako erakusketa honetan, besteak beste, marka hauek ikusi ahal izango dira: B.H. Orbea, G.A.C. Super Cil, Fenix, Iberia, Saeta, Invicta, Teide, Ciclos Mendi, Gamma, Ciclos Sabel, Borty eta Norma. Honela, bere fondoak osatzeko Eibarko Udalak erosi berri dituen bizikleten bildumaren parte bat erakutsi ahal izango da.