“Eibar erretrofotografiatu” lanak 700 argazki batzen ditu: gaur egun ateratako 350 eta antzinako beste 350.

2016/11/29
Ego Ibarra Batzordeak, azaroaren 24an egindako bilkuran, Gorka Castrillok aurkeztutako lanaren aurrerapena aztertu zuen. Lan hori, behar diren xehetasun guztiekin, amaituta edukiko du 2017ko urtarrilean.

Uda aurretik aurkeztu genuen webgune honetan bertan Gorka Castrilloren "Eibar erretrofotografiatu" lana. Argazki bat leku berean baina memento ezberdinetan ateratzea: horixe da erretrofotografia deritzon teknika, eta horixe da Gorka Castrillo eibartarra Ego Ibarrarentzako egiten ari den lana.

Castrillok gaika landu du proiektua (hirigintza, jaiak, ikuskizunak…) eta guztira 700 argazki erabili ditu: 350 argazki berak ateratakoak, antzinako argazkia atera zen leku eta orduko sasoi berean egindakoak. Egindako aurkezpenaren muestra txiki bat, auzoka, PDF honetan.

1949ko abuztuaren 1a. Franco Eibarren. Argazkia: Indalecio Ojanguren. Erretrofotografia: Gorka Castrillo.
1949ko abuztuaren 1a. Franco Eibarren. Argazkia: Indalecio Ojanguren. Erretrofotografia: Gorka Castrillo.

 

1966. Eibarko emakume talde bat. Argazkia: SD Eibar Futbol Taldea. Erretrofotografia: Gorka Castrillo.
1966. Eibarko emakume talde bat. Argazkia: SD Eibar Futbol Taldea. Erretrofotografia: Gorka Castrillo.
“Eibar erretrofotografiatu” lanak 700 argazki batzen ditu: gaur egun ateratako 350 eta antzinako beste 350.

Uda sasoian, jaioterrira bueltatzeko, autobus mordoa ateratzen zen Untzagatik. Udaletxeko arkupeko kartela dugu hau: zenbat autobus, zenbat pertsona eta nora zihoazen azaltzen duen kartela. Argazkiak: Gorka Castrillo (gaurkoa), Plazaola (antzinakoa) 1965.

etiketak: