2015eko "Sanandresak Eibarren" kartelen irabazleak

2015/10/20

“Sanandresak Eibarren” kartel lehiaketaren epai-mahaiak aurtengo jaietako sariak erabaki ditu.

Eibarko Natalia Garridoren “Gazteak baleki zaharrak baleza” kartela izan da irabazlea. 11 eta 14 urte bitartekoen artean 11 urteko Miren Ereña eibartarra izan da irabazlea “Eraman” lanarekin, eta 10 urte arte mailan, 10 urteko Patxi Uribek, eibartarra ere, lortu du saria "Sanandresak balkoitik” kartelarekin.

Helduen mailan 42 kartel aurkeztu dira, 11 eta 14 urte bitarteko kategorian 11, eta 10 urte arteko kategorian 46 lan.

Epai-mahaia Leire Kareagak, Iratxe Unanuek eta Marina Barrenak osatu dute.

Akta

Kartelak