Zic-zag

 

1984. urtean Joseph Collardek Les founamboules konpainia sortu zuen, gaur egun keinuaren arloan mundu mailako erreferentzia izatera iritsi delarik. 2008. urtetik hona Cirque du Soleilek sortutako OVO ikuskizun zoragarriaren antzezletariko bat da. Komunikabideek esan dute mimoaren ameslaria dela, barrearen Nobela, egoera komikoen maisua. Talentu paregabea eta mimika eta keinua inork baino hobeto menperatzen ditu. Zic-Zag Joseph Collardek bakarka sortu duen lehen egitasmoa da. Adin eta lurralde guztietarako aproposa den ikuskizun honek, irudimeneko mundu zoragarri batera eramaten gaitu, bertan irribarreak eta barre algarak bat egiten dute zoriontasun eta hunkidura malkoekin. Bere eromenaren zentzuak poesiarekin bat egiten du, batuketa horretatik sortzen dira bere ibilbide profesionala markatu duten pertsonaia harrigarriak. Hutsetik hasita eta keinua menperatuz, Collardek lortzen du ikusleei ikusaraztea ez dagoena, eta hain argi ikustea ere, azkenean uzte dutela objektu hori hor aurrean beraien esku dagoela.

 

Joseph Collard -BÉLGICA 

Antzezlea, egilea eta zuzendaritza: Joseph Collard

Iraupena: 75 min.

Prezioa: 15 €   

Zer
Noiz 2016/02/26
20:30 - 21:45
Non Hezkuntza Esparrua
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal