Zergatik, Jamil?

 

Tartean teatroa

“Zergatik, Jamil?”-en konfliktu bat planteatzen da: azalpenik gabeko hilketa bat. Hori da antzezlanaren trama. Konflikto horren azpian beste bi daude: pertsonaia bakoitzaren giza gatazka. Hori da antzezlanaren gaia.

Batetik Jamil, magrebiar jatorriko gazte bat, ustez elbarritu bat odol hotzez hil duena, ohean zetzan gizagaixo babesgabe bat. Gaztearen “atzerritar”, “inmigrante”, “moro” kondizioak herritarren sumindura areagotzen du.

Bestetik Xabier, paralisi progresiboak jotako gizona, gaixotasunari orain arte adore eta bizi pozaz aurre egin diona. Ezkondua, emazteak maite du, baina ez daki (edo ez du jakin nahi) senarraren borondatea ulertzen.

Materiale honekin drama gordin bat eraiki zitekeen. Baina nik bestelako apostua egin dut, azaltzen diren konfliktoen sakontasuna errespetatuz, suspense ariketa teatral suspergarri eta akbibatzailea planteatzen duen egitura bat proposatu dut.

Generoari dagokionez, ikusleak bere uste, suposizio eta kabalak egingo ditu hasieratik, geroago errealitateak ezeztatuko dituenak. Ikusleak bere epaia emango du etengabe, antzezlanak irudikatzen dituen gizartearen mekanismo berdinek bultzaturik. Ikuslearen aurreritziak, gizartearen aurreritziak dira.

Teloia jeisten denean, intriga eta suspense ariketa burutsu batekin gozatzeaz gain, ulertuko dugu zenbateraino den gizasemea jator aritzeko gauza. Zergatik?.

Patxo Telleria

Sarrera: 10 €      COLISEOAREN LAGUNA: 7 €

Zer
Noiz 2017/02/10
20:30 - 22:00
Non COLISEO Antzokia
Hitzordua egutegira gehitu vCal iCal