The ultimate David Bowie experience

 

David Brighton

Space Oddity – The Ultimate David Bowie Experience“. David Bowie zenari egiten zaion tributurik izugarriena lehen aldiz iritsiko da Las Vegasetik Espainiara.

 

David Brighton buru duen taldeak “Konde Zuria” bezala ezaguna zen musikari polifazetiko eta hetereogeneoaren magia eramaten du taula gainera. Ia bi orduz musikaren historiako momenturik garrantzitsuenetakoak eta jatorrizko soinu famatua berpiztuko dira.

Ikuskizunak sorpresa bisual ugari dakartza, ikuslea espektakuluaren alderdi aktibo bilakatuko duen mundu magiko bat birsortuko da.

Errepertorioan ez dira faltako Bowieren arrakastarik ospetsuenak, besteak beste: Space Oddity (1969), The man who sold the world (1970), Life of Mars (1971), Changes (1972), Ziggy Stardust (1972), Under Pressure (1981), Let’s dance (1983) eta Where are we know (2013).

 

Sarrera: 30€  - COLISEOAREN LAGUNA 23€      

Salgai ere hurrengo puntuetan:  Trinkete; Portalea Taberna; Batzoki; Xania (Eibar) - Lanbroa (Elgoibar) - Caperos (Ermua) -  Gambrinus (Durango)

Zer
Noiz 2017/03/27
20:30 - 22:00
Non COLISEO Antzokia
Hitzordua egutegira gehitu vCal iCal