Teatro Mohicano

 

Teatro Tarima

Aurrekontu baxuko antzerki talde bateko kide diren hiru aktore gaztek eguneroko gatazka komikoak energia apasionatu eta alaiaz bizi dituzte. Proiektu ekintzaile propio bat sortzeko ilusioa errealitateak jarri ditzakeen zailtasun guztiak baino handiagoa da.

Hiru mutiko hauek ez daude preseski aktorearen ber-tsiorik xarmangarriena bizitzen, baina euren ofizioaren miserien artean laguntasunaren indar sortzailea, taldean lan egitearen plazera eta irudimenaren eraginkortasuna aurkitzen dituzte. Horien bitartez badakigu antzerkiaren energia iraunkorra oso boteretsua dela bere sustraiak gizakien kulturaren tradiziorik zaharrenean dituelako; horretarako, antzerkiaren historia eta gidoiaren eraikuntzarako oinarrizko teknikak errepasatzen ditugu. Gazte hauekin sorkuntzarako adimen sortzaile bat beste baliabiderik behar ez duen giza korronte kultural dibertigarri, baliotsu eta eskuragarri baten parte sentitzen gara. Barre egiten dugu, emozionatu egiten gara eta antzerkiaz maitemindu.

 

Antzezleak:  Aitor Borobia, Mikel Ibañez, Leire Orbe

Zuzendaritza: Ramón Barea

 

www.produccionesmohicano.com

* Ikasleendako emanaldia, dohainik, euskaraz.

Zer
Noiz 2017/05/26
11:00 - 12:30
Non COLISEO Antzokia
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal