Sostoa Abesbatza

 

Beste urte batez, Sostoa Abesbatzak kontzertu sakratua antolatu du Karmeldarren parrokian. Oraingo honetan Goratzar koruak ere parte hartuko du emanaldian.

Goratzar abesbatza 1995ean sortu zen Donostiako Familia Sakratuaren Parrokian. Laster Gipuzkoako Koroen Federazioan sartu zen, eta “Santa Maria del Coro” Basilikaren  Cavaille-Coll organoaren Lagunen Elkarteko kide izatera ere pasa zen.

Olatz Egiburuk gidatzen du taldea bere hastapenetatik, Donostiako Musika-Eskolako irakaslea. Urte guzti hauetan Euskadiko hainbat herritan eta kanpoko beste zenbaitetan aritu dira, besteak beste Bartzelonan eta Nay edo Lourdesen (Frantzia).

 

Zer
Noiz 2017/04/08
20:00 - 21:30
Non KARMELITAK
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal