Santa Ageda batzen

 

Aterik ate ohitura zaharrak…

Eibarren ere, urteroko legeari jarraituz, ez da Santa Ageda eskerik faltako santuaren ospakizunaren bezperan. Sostoa Abesbatzak, Juan Bautista Gisasola Musika Eskolako trikitilarirekin batera, makilak eskuan hartu eta Santa Ageda egunaren bezperako ohiturei jarraituz, Santa Agedari abesteko asmoz ibiliko dira Eibarko kaleetan zehar, eztarriz sano dabiltzan seinale.

Santa Ageda kantak oso zabalduak dira Euskal Herrian, Eibarren bertan ere ohitura zaharrekoak ditugu. Urtero, Santa Ageda bezpera gauean, otsailaren 4an, Sostoa Abesbatzak doinuz janzten ditu gure kaleak eta bospasei kopla ezberdin abesten dituzte.

Hain zuzen ere, “Sostoa Abesbatza 1984an sortu zen. Santa Agedari abesteko persona talde bat bildu ginen kalean eta azkenean koroa sortu genuen” dio Jesus Mari Sagarnak zuzendaria.

Ordutik hona, urtez urte Egogain kaletik Urkizuraino aritzen dira atez ate koplak abesten, 19:00etatik 22:00ak ingurura arte.

Zer
Noiz 2016/02/04
19:00 - 22:00
Non *
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal