Render

 

Edurne Martinez Arroyo, Bilbo 1982.

Erakusketa honek biltzen ditu azken bi urte hauetan egiten aritu den piezak.

Haien bitartez marrazketaren eta euskarriaren arteko aukerak aztertzen ditu, marrazkiak egiten ditu hainbat materialen gainean.

Horretarako, oihalak, plastikoak, zementua eta igeltsua erabiltzen ditu, ahalbidetzen diotelako jolas egitea formekin eta haien ezaugarri eskultorikoekin. Hala, bi dimentsioko irudiaren eta hura azaltzen den espazio fisikoaren arteko erlazio berri bat bultzatzen du.

Erakusketaren izena “Render” terminoa da; izen horrekin izendatzen da ingurune fisiko egiantzekoak sortzeko programa informatikoek egiten duten prozesua. Titulu hori aukeratu du irudi bat marrazten duelako material fisiko erreal baten gainean eta kontzeptu horrekin kontrastatzen du.

 

asteartea - igandea    18:30 - 20:30

 

Zer
Noiz 2017/03/03 18:30
2017/03/25 20:30
Non PORTALEA
Hitzordua egutegira gehitu vCal iCal