Politiko-Poetiko 5

 

Amaia Molinet eta David Pavok koordinatutako sormen eta erakusketa proiektu bat da. Arte obren baldintza politiko eta poetikoaren inguruan egiten du lan, eta edizio bakoitzean parte hartzen duen gonbidatu bakoitzak sormenerako eremu gisa proposatzen zaien galdekizun honi erantzun bat ematen die.

2012an martxan jarri zenetik proiektuak hainbat erakusketa burutu ditu: Gasteizko Araba Aretoa (2102), Getxoko Torrente Aretoa (2013), Durangoko Arte eta Historia Museoa (2014), Arteztu Galeria (2015), Iruñeako Zitadelako Arma Aretoa (2015) eta BilbaoArte Fundazioa (2015), hala nola aurkezpenak, mahai-inguruak edo ponentziak Anti Liburudendan, Okela Sormen Lantegian, Consonnin edo Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederren Fakultatean, eta lau katalogo argitaratu ditu.

Eibarko Portalean egingo den Politiko-Poetikoren bosgarren edizioan hamaika artistak parte hartzen dute, horietako bi deialdi publiko bidez hautatuak izan dira: Izaro Ieregi, Ivan Jimenez, Mauri Martin, Nerea Olazabal, Blanca Ortiga, Ruben Pino, Rakel Prats, Ryoko (Sarah Rasines & Alberto Mher), Jon Saez eta Mariana Unda. Hauen proposamenak bideo, margo, zeramika, maping, instalazio edo eskultura bidez garatzen dira.

Zer
Noiz 2015/10/23 18:30
2015/11/15 20:30
Non PORTALEA
Hitzordua egutegira gehitu vCal iCal