Palestinako emakume errefuxiatuen bidai luzea

 

Gazako zerrendatik biegiradak       

Erakusketa hau UNRWAk Gazan daraman Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak finantzatutako proiektu baten barne dago: “Gazako emakumeen zaurgarritasuna murrizteko jabekuntza estrategiak”.

Programa humanitario honen garapenerako heziketaren osagaiak, euskal gizarteak Gazako zerrendako emakumeen historia giza eskubideen ikuspegi feminista batetik ezagutzea da.

Sortu zen unetik, Palestinako errefuxiatuen bizitzari eta historiari buruzko alderdi ugari jasotzen dituzten argazkiak eta filmak bildu ditu UNRWAk, eta, beraz, haien esperientzien erregistro historiko garrantzitsua osatu du.

430.000 negatibok, 10.000 grabatuk, 85.000 diapositibak, 75 filmek eta 730 bideo-zintak baino gehiagok osatzen dute artxiboa. UNRWAren material fotografiko horren bidez, hots, Palestinako errefuxiatuen duintasunaren eta erresistentziaren erregistro aparta den material horren bidez, euskal gizartea Gazako zerrendako emakumeen errealitatera hurbildu nahi du UNRWA Euskadik. Emakume horiek duten indarraren eta erresilientziaren lekukotasuna eman nahi du erakusketak, baina ez dugu ahaztu behar neskatilak eta emakumeak zaurgarriagoak direla eta oraindik lan asko dagoela egiteko. Gazan bizi diren emakume guztiek ez dituzte oraindik lortu beren oinarrizko eskubideak, edota guztiek ez dute oraindik horiez gozatzen.

 

Taldeentzako bisita gidatuak:

UNRWA Euskadi

gipuzkoa@unrwace.org      tel.944346731

Zer
Noiz 2016/02/12 18:30
2016/02/28 20:30
Non PORTALEA
Hitzordua egutegira gehitu vCal iCal