Benito Lertxundi

 

OROIMENAREN ORAINA

Oriotar kantaria 50 urteko ibilbidea ospatzeko moduan izan da eta berak gustokoen duena eginez burutu du, Euskal Herriko geografian barna kontzertuak eskainiz.

OROIMENAREN ORAINA izeneko diskoa ardatz zuen biran ibili ondoren zuzenekoetan murgildurik jarraitzen du eta berak ohikoa duen moduan oraindik argia ikusi gabeko kantuak ere aurkezteko ditu, bere barne hausnarketak, Fernando Pessoa portugaldar idazlearen olerkiak edota Jorge Bucay argentinarraren olerkiren batekin konposatutakoak.

Baina nola ez, bere kanturik ezagunenek ere tokia izango dute eskainiko duen errepertorioan.

Bere ohiko musikariez inguratuta izango da oholtza gainean, Juantxo Zeberio piano eta sintetizadorean, Amaiur Cajaraville baxuan, David Gorospe baterian, Angel Unzu gitarra eta bouzukiarekin, Gurutz Bikuña gitarrekin, Kutxo Ocho de Eribe arrabitarekin, Pello Ramirez eskusoinua eta bioloncelloaren, Intza Unanue koroak eginez eta Olatz Zugasti harpa, tekladua eta ahotsa jarriz.

 

Sarrera: 18 €


Zer
Noiz 2016/05/06
20:30 - 22:30
Non COLISEO Antzokia
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal