Moby Dick

 

Nortasun propioa eta antzez ekoizpen ugari kaleratu dituen Gorakada konpainia bizkaitarrak, bereziki, haur antzerkigintzaren esparrua lantzen du. Beraien lanak sari garrantzitsuak jaso izan dituzte, aipatzekoak Gijoneko FETEN (Feria Europea de Artes Escénicas para Niños y Niñas), azokan urte desberdinetan jasotako mota guztietako sariak. Ikusle mota guztiei zuzendutako talde sormena da gaur ikusiko dugun Moby Dick ikuskisuna. Julio Salaberriak egokitutako Herman Melvilleren testu zoragarri bezain unibertsal honetan, elementu interesgarri ugari aurkezten zaie umeei: itsasoa, itsas animalia edo mila abentura eta guzti hau ikuslegoaren burmuinean finkatzen da antzezleen lanaren dinamismoa, elementu eszenikoen erabilera egokia, umorea eta musikari esker. Fran Lasuen eibartarrak jarri dio musika ikuskizunari. Egilea biolinarekin eta Unai Laso eskusoinuarekin arduratzen dira antzezlana zuzenean girotzen. Ikuskizun dibertigarria ume, zein helduentzat.

 

Gorakada - BIZKAIA  

Antzezleak: Aritza Rodríguez, José Cruz Gurrutxaga, Eriz Alberdi

Musika: Fran Lasuen

Jantziak: Ikerne Jiménez

Eszenografia: Javi Tirado

Argiztapena: Javi Ulla

Zuzendaritza: José Carlos García

Iraupena: 60 min.

Prezioa: 5 €    

Euskaraz.

Zer
Noiz 2016/02/27
17:00 - 18:00
Non COLISEO Antzokia
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal