Marikixkur eta hiru hartzak

 

 

Mari Kixkur neskato bihurria eta alaia da; ilea kizkurra eta urre kolorekoa du. Igande batean gurasoekin haserretuko da, bere egunerokoa irakurri dutela uste duelako. Horrela, gurasoei desobedituko die eta basoan galduko da.

Zuhaitzen artean ezkutatuta dagoen hiru hartzen etxea ezagutuko du, eta bertan geratuko da egun pasa, bere etxea balitz bezala. Hara non etxera itzultzen diren hiru hartzak eta hantxe aurki-tzen duten neskatoa…

XIX. mendeko ipuin klasikoa gaur egungo oholtzara ekarriko du GluGluk. Ohikoa duen legez, musika eta dantza, komedia eta antzerki jolasarekin uztartuko dira.

Antzezlan honekin, haurrek eta familia osoak norbanako bakoi-tzak intimitaterako duen eskubideaz eta elkarbizitzarekiko errespetuaz hausnarketa egingo dute.

 

Zuzendaritza: Galder Perez

Antzezleak: Iñaki Maruri // Ugaitz Alegria, Ylenia Baglietto, Andrea Covadonga, Itxaso Quintana

www.glugluproducciones.com

 

Sarrera: 5 €  

Zer
Noiz 2016/12/26
17:00 - 18:30
Non COLISEO Antzokia
Hitzordua egutegira gehitu vCal iCal