Magiaren lapurra

 

Txalo Produkzioak

Dorleta, neska gazteak, magiarako zaletasun handia du eta, bere ilusioa bete asmoz, kasting proba batera aurkeztuko da, mago laguntzaile izateko probara, alegia.

Dorleta kasting batera dator antzokira. Mago laguntzailea izateko kasting-a da.

Antzoki baten jarri diote probarako hitzordua, mago batekin, baina magoa izan partez lapur bat izango da proba egingo diona.

 Lapurrak amarrua egin nahi dio, mago plantak egiten dizkio, baina trukoak ez dira neskaren oso gustokoak; traketsa baita ustezko mago/lapurra.

 Nola nahi ere, Dorleta eta lapurra elkarlanean jarriko dira kastinga egin behar duen benetako magoari ziria sartzeko.

 Proban ari direla, magoa agertuko da eta hortik aurrera, sekulako zalaparta, eta baita egoera magikoak ere, sortuko dira antzezlanean.

 Magia eta sorpresaz betetako antzelana. Pianista batek obrari zuzenean musika jarriko dio .

 

Zuzendaritza:  Begoña Bilbao

Antzezleak: Alfonso Díez, Iraitz Lizarraga, Bittor Agirre.

Sarrera: 5 €

Zer
Noiz 2017/01/03
17:00 - 18:30
Non COLISEO Antzokia
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal