Little Jem

EME2 Producciones

Antzezleak: Rocio González, Mercedes Castro, Elina Luaces.

Zuzendaria: Álvaro Lavín.

Autorea: Elaine Murphy.


12€


Maitasuna, sexua, bizitza, heriotza eta salsa klasea. Emakumezkoen hiru belaunaldi. Urte paregabe bat.

Amber kezkarik gabe bizi da, institututik atera berria, bere bizitzako momenturik goxoenak bizi ditu, Paulekin harreman zoragarria du eta etengabe dabil festarik-festa… “indigestio“ gogaikarri bat pairatzen duen arte. Bere ama Lorrainek bezero bat erasotzen du lanean, hori dela eta, “buruko mediku” bat bisitatu beharko du, eta honek berarentzako ona izango den errezeta bate mango dio: salsa klaseetara apuntatzeko garaia da! Bere amona Kay, bestalde, gaixo duen gizona zaintzearekin batera bere hirurogei urteen etapa gogaikarriari aurre egiteko bizirik sentitzen saiatzen da. Hiru belaunaldiotako klase ertaineko emakumeek urte paregabe bateko historia kontatzen dute.

Egileak dio: “Idazten hasten zarenean jendeak beti diotsu: “Idatz ezazu ezagutzen duzun horren gainean”. Aktoresa moduan lan egin dut azken bi urteotan, eta beti izan dut gogoa niri buruz idaztekoa. Istorio ondraduak ez dira asko, eta horregatik ez naiz identifikatuta sentitzen taula gainean antzezten diren emakumeekin. Nik aldi baterako lana egiten dut emakumeentzako osasun elkarte batean. Little Gem hortik sortu zen, azken urteetan ezagutu ditudan emakume guztien nahasketa bat da: langileak, ez bereziki aberatsak edo behartsuak, beraientzat atzeraldiak aldaketa askorik suposatuko ez duena, badakizu, gu bezalako emakumeak, tiraka jarraitzen dugu”.

 

 www.emedous.com


 


Zer
Noiz 2015/11/13
20:30 - 22:00
Non COLISEO Antzokia
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal