Linbotarren itzalak ate ostean

Asier Serranoren Ate osteko itzalak eta Linbotarrak azken poema liburuetan oinarritutako ikuskari literario-musikala da Linbotarren itzalak ate ostean. Musika munduan eskarmentu handiko Antxon Sarasua, Miren Fernandez eta Asier Serranoren ibilbidearen hamar abesti birmoldatuk osatzen dute ikuskizunaren hezurdura; eta abestien tarteetan errezitatzen dituzten poemek bidaia intimo gazi-gozora eramango dute entzulea. Iradokitzailea bezain gordina eta biluzia izan nahi duen ikuskarian, egungo gizartean partekatzen ez diren sentimendu unibertsalak izango dituzte hizpide hiru protagonistek, batzuetan umore suminkorrez, bestetan samindura surrealistaz, baina beti egiazkotasun iraingarriz. Bereziki ikuskizunerako sortutako musika pieza erogarrien laguntzaz, eta agertokiaren espazioa beteko eta aldi berean hustuko duten irudi sarkorren bidez, ikuslea odol-haragizkoago bihurtuko duen sentikaria da Linbotarren itzalak ate ostean.

ANTXON SARASUA: ahotsa, teklatuak, gitarra eta programazioak

MIREN FERNANDEZ: ahotsa eta teklatuak

ASIER SERRANO: ahotsa eta guitarra

Zer
Noiz 2017/10/27
20:30 - 22:00
Non COLISEO Antzokia
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal