LETZ ZEP - Led Zeppelinaren tributu

   

WORLD TOUR 2016

Led Zeppelin taldearen talde tributu onena dela esan daiteke Letz Zep, bai Britainia Handian bai han-dik kanpo ere. Ez da nostalgiazko ariketa bat, baizik eta denboraren aurkako iraultza bat; ahanzturaren eta kaskarkeriaren aurka bihotzez egindako emankizuna. Talentu handiko lau musikari ingelesek osatzen dute taldea, denak ere esperientzia askokoak eta belaunaldi berriei Led Zeppelinen musika gerturatzeko lana burutzeko behar den guztia dutenak.

Robert Plantek berak baieztatu izan du “norbere burua taula gainean ikustea bezala” dela. Jimmy Page eta biak joanak dira kontzertu batzuetara. Taldekideek beraiek eta Warner diskoetxeak Led Zeppelinen “Mothership” diskoaren aurkezpen jaialdira gonbidatu zituzten. Babes nahikoa nazioartean behin betiko aitorpena jasotzeko.

Prentsa ez da gutxiago izan eta BBC1, BBC2 eta ITV1 programetan aritu dira; Rolling Stone, Classic Rock’, Kerrang, Le Figaro eta beste zenbait aldizkaritan nabarmendu dituzte eta  BBC Radio 2 katean ere egon ziren, irratsaioaren ostean Chris Evansek “10etik 10” eman zien.

Top Gear saioko aurkezlea ere, Jeremy Clarkson, euren inguruan mintzatu zen Sunday Times egunka-rian: “begiak itxiz gero taula gainean Robert Plant eta Jeremy Clarkson zeudela irudikatu zitekeen, eta berriro zabalduz gero, ilusioak ez zuen alde egiten”.

Ozzy Osbourne, Dr. Feelgood edo Uriah Heep bezalako artistekin egin dituzte birak, mundu guztiko 30 jaialdi baino gehiagotan parte hartu dute eta hamaika herrialdetan  barrena ibili dira.

2016an Espainiara datoz berriro Led Zeppelinen musika indarrez ekartzera, bi orduko Hard Rock hutsa eskainiko dute, talde mitikoaren errepertorioko kanturik entzutetsuenak interpretatuz.

 

25 €   

ALDEZ AURREKO SARREREN SALMENTA         

www.kutxabank.es           

Eibar: Birjiñape, Trinkete, Portalea Taberna, Xania, Caserío

Elgoibar: Lambroa     Ermua: Caperos  Durango: Gambrinus                                                                           

 

teatro Coliseo antzokia  

astelehena    19:00-20:00  

ostirala 21:00-22:00

 

Antolatzailea: Eibarko Udala  

Laguntzailea: JAI Productions         

Zer
Noiz 2016/01/27
20:30 - 22:00
Non COLISEO Antzokia
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal