La alegría del actor

 

HITZALDI-SOLASALDIA

VERÓNICA FORQUÉ

Aurkezlea: Juan Ortega

Koordinatzailea: Juan Velázquez

Aula de Cultura de EL DIARIO VASCO

 

Egungo antzerkigintzako pertsonaia esanguratsu (berdin delarik idazle, antzezle, zuzendari, teknikari…) baten hitzaldi-solasaldi batekin Jardunaldiei hasiera ematea, ohituran bihurtu den ekimena da. Hogeita hemeretzigarren edizio honetarako Veronica Forquéri luzatu diogu gonbitea eta bere baietzak izugarri poztu gaitu. Antzezleak Aktorearen alaitasunari buruz hitz egin ondoren, solasaldiaren txanda izango da, horrela aukera emango digularik pertsona eta artista bezala ezagutzeko. Verónica Forqué antzezle, zuzendari eta antzerki egokitzailea Madrilen jaio zen 1955eko abenduaren 1ean. José María Forqué zuzendari eta ekoizle eta Cármen Vázquez-Vigo idazlearen alaba da. 1981. urtea geroztik José Luis Iborra zuzendariarekin ezkondua dago. RESAD eta CETn egin zituen arte dramatikoko ikasketak eta Carlos Gandolfo, John Strasberg, Joanna Merlin eta Michael Chejov maisuekin osatu zuen bere prestaketa. Antzezle bezala 50 filma baino gehiagotan parte hartu du eta makina bat telesailetan. Antzeko arrakasta lortu du ere antzerkigintzan: 30 muntaietan parte hartu izan du, besteak beste ¡Ay, Carmela!, La Abeja Reina eta aipagarriena Shirley Valentine, 400 aldiz taularatua. Zuzendu dituen antzezlanen artean, arrakastatsuena Woody Allenen Adulterios. 4 Goya sari eskuratu ditu. Ekitaldi hau El Diario Vascoren Aula de Culturaren babesa du. Gure esker hona azaldu nahi diogu egunkari honi, urtero Jardunaldiei eskaintzen dion arretarengatik.

Zer
Noiz 2016/02/15
19:00 - 21:00
Non COLISEO Antzokia
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal