Izenburua ¡Se abre la sesión!

 

LAGUN TALDEAk - Eibarko Atzeratuen Elkartea- antolatutako jaialdia.

Adimen Desgaitasuna duten pertsonen Elkarte eibartarra da LAGUN TALDEA, eta urtero taldeko kide guztiek parte hartzen duten  jaialdia ospatzen du gabonen bueltan. Oraingo honetan epaiketa azkarrak izango dira tramaren ardatza eta mota guztietako egoerak suertatzeaz gain sententziak benetan bitxiak izango dira. Musika ere ez da faltako eta lagun izango dute antzezlariek taula gainean; garai eta genero askotako abestiak, gaurko eta betiko gaiekin lotuak. Baina benetako protagonistak elkarteko kideak beraiek izango dira.

Jaialdi hauen xedea Lagun Taldeak elkarte gisa egiten duen lana ezagutarazi eta ikusleei arratsalde dibertigarri bat pasaraztea da. Honetarako, ezinbestekoa da boluntario moduan taldearekin lana egiten duten pertsonen kolaborazioa. Sarrerak elkartearekin harremanetan jarriz lortu daitezke (2 €).

 

Zer
Noiz 2017/02/04
17:30 - 19:00
Non Hezkuntza Esparrua
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal