Itsaspeko bihotzak

 

Galtzagorri Elkartea

Areto literario honetan, genero berdintasunaren gaia lantzen da euskarazko haur literaturaren bitartez. Hezkidetza ardatz duen ibilbide artistiko-pedagogiko bat diseinatu du Galtzagorri elkarteak horretarako.

Ibilbideak haur literatura bereziki, eta baita bestelako arte adierazpenak ere (ilustrazioa, jostungintza, artisautza, ikus-entzunezkoak…), barne hartzen ditu. Saioetarako, haur eta gazteentzat argitaraturiko produktuen artean, hezkidetzan ardazturiko parametro pedagogikoak dituzten lanak hautatu dituzte.

Batez ere LHko 4. mailako haurrek bisita gidatuak egin ditzaten pentsatuta dago. Beraz, ikaste-txeekin lotutako bisitak egingo dira bi aste horietan zehar.

Baina erakusketa irekia egongo da Erakusketa Aretoaren ordutegian, helduek eta familiek ere bertako liburuak eta arte-lanak ikus di-tzaten eta horien inguruan hausnar dezaten.

 

  •      asteartea - igandea    18:30 - 20:30 
Zer
Noiz 2016/12/12 18:30
2016/12/23 20:30
Non PORTALEA
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal