Isturitzetik Etiopian barrena

Isturitzetik Etiopian Barrena ikuskizuna Beñat Goitia gasteiztarrak sortu musika, literatura eta zinearen uztartze bat da. Isturitzetik Etiopiarako, desparadisurako, deserturako, finean, heriotzerako bidaia egingo duen pertsonaia bederatzi zirkulutan zehar murgilduko da, azken eztanda jasan arte.

Adrian Puck DJ gasteiztarraren elektronika gordinak lagunduko ditu Beñat Goitiaren gitarra sesio intimoak. Literatur arloan, Joxanton Artzeren Isturitzetik Tolosan Barrena eta Bernardo Atxagaren Etiopia. Zinean, Aitor Zarzuelo lasartearrak ikuskizun honetarako berariaz zuzenduriko “Desparadisua” laburmetraia.

Kantuak, hitzak eta irudia. Diziplina anitzeko kontzertu literario teatralizatua.

 

Eibarko Udaleko Kultura Sailak lagunduta

Zer
Noiz 2017/07/04
22:30 - 23:55
Non San Andres elizaren klaustroa
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal