Ikusentzunezkoen astea

 

  • KIROLA - INGURUGUNEA . Pello Osoro

Gure ohiturari jarraituz, herriko errealizadoreei lekua ematen saiatu gara aurten ere. Pello Osoro gazte eibartarra estreinakoz izango dugu gure artean. Erakutsiko dizkigun bideo lanak bere pasioetako bi dituzte ardatz, kirola eta ingurunea. Lanok 2012 eta 2015 urteen artean sortutakoak dira eta horietako batzuen errealizazioan etxekoen laguntza izan du.

uztailak 5    22:30     San Andres elizaren Klaustroa.

 

  • CAN BATLLÓ ETA AMETSEZKO HIRIAK.  Biharrian elkartea

Elkarlana oso gustukoa dugu eta horri esker ikusgai izango dugu dokumental hau. Eibarko Biharrian elkarteak bere ekimen kulturalari esker La Col Bartzelonako arkitektu gazteen  kolektiboak grabatutako Can Batllo eta Ametsezko Hiriak dokumentala aurkeztuko digu. Can Batlló fabrikaren eremua, Bartzelona erdian dagoen “erraldoi ikustezina”.

uztailak 6 ,  22:30      San Andres elizaren Klaustroa.

 

  • Tailerra : NOLA EGIN DIAPORAMA BAT?.  Jose Luis Irigoien

uztailak 7, 19:00   TOPALEKU    

 

  • KAPULANA BAT ZINTZILIK.    Miren Amuriza

Aurten ere Afrikara eramango gaituzte gau batez, kapulana batetik tiraka. Kapulanak Mozanbikeko emakumeen oihal koloretsuak dira; soineko moduan, haurrei lepoan eusteko, jana biltzeko edota etxeak apaintzeko baliatzen dituztenak. “Emanaldi honetan, kapulana bat zabalduko dugu eta bertan gordetako kantu, kontu eta irudiak aterako” dio Amurizak. Kooperazioaz, nekazaritzaz, haurtzaroaz edota hizkuntzaz ariko da Eider Eibarren ilustrazioak lagun hartuta.

uztailak 8 ,  22:30      San Andres elizaren Klaustroa.

 

Antolatzailea: Arrate Kultur Elkartea 

Zer
Noiz 2016/07/05 22:30
2016/07/08 23:55
Non *
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal