Idazlearekin "harixa emoten": Kirmen Uribe

Irakurketa klubaren azaroko saioa, idazlearekin solasean

Kirmen Uribe (Ondarroa, Bizkaia, 1970eko urriaren 5a) idazlea da. Arrantzale familia batean jaio zen. Euskal Filologia ikasi zuen Gasteizen eta Literatura Konparatuko graduondoko ikasketak egin zituen Trenton (Italia). Bere lehenengo literatur sari handia kartzelan zegoela jaso zuen 1995.ean, intsumiso zelarik (derrigorrezko soldaduzkara joan nahi ez zuelako). Becerro de Bengoa Saria, Jon Elordirekin batera moldatu zuen Lizardi eta erotismoa lanagatik.

2009ko urrian Espainiako Literatur Saria eman zioten, Bilbao-New York-Bilbao nobelarengatik. Kirmen Uribek 2008ko Kritika Saria, Euskarazko nobelaren alorrean idazlan berari esker jasoa zuen.

Egiazko pertsonaiak eta gertakariak dira Kirmen Uriberen hirugarren eleberriko kontakizuna bilbatzen dutenak, Karmele Urresti eta Txomin Letamendi sendiaren askatasun egarri eta erresistentzia bipila.

Gerra galdua zelarik Euskal Herrian, Karmele erizain ondarrutarrak eta Txomin musikari bilbotarrak elkar ezagutu zuten Eresoinka taldean, Paristik gertu, Belloy jauregian; eta han topo egin zuten aspaldiko lagun batzuek ere: Antonio Gezala pintoreak eta Manu Sota idazleak.

Alemaniarrek Frantzia okupatu baino lehen Letamendi-Urresti senar-emazteek ihes egin zuten Caracasera, baina Agirre Lehendakariaren agindu batek atzera bueltan ekarri zituen Bilbora 1943an, zerbitzu sekretuetan faxismoaren aurka borrokatzera.

Familia baten bizipenak jasoz, ametsen eta ezintasunen kronika nobelatua da hau, XX. mendeko gure historiaren atal berezi bat.

Espainiako Kritika Saria (Narratiba euskaraz).
111 Akademiaren Saria 2016ko liburu onenari.

Zer
Noiz 2017/11/07
19:00 - 20:00
Non Portalea. Ikastaro gela
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal