Haur Liburuaren Nazioarteko eguna: ipuin kontalari saioa

Maite Franko Castro

“Isilka misilka, isiltasunaren zaindaria”

Zer behar du liburutegi batek? Liburuak, irakurleak, isiltasuna eta isiltasunaren zaindaria. Sinplea dirudien arren, Zaratamerke herrian gehiegizkoa da, hango biztanleak oihuka mintzo eta bizi baitira. Herri zaratatsu hartara iritsiko da ipuin honetako protagonista den Isilka Misilka. Isilka emakume isila eta isiltasun zaleari baino ez zaio bururatuko zarataren erresuma hartan liburutegi bat jartzearen ideia xelebrea. Eta hau gutxi balitz, gainera, elkarri entzuten ez dioten Zaratamerke herri honetan, ipuin-kontaketa saioak antolatzea ere otuko zaio Isilkari. Ezer onik lortuko ote du isiltasunaren heroiak?

Hari nagusi honi, protagonistak kontatuko dituen istorio txikiak ere lotuko zaizkio, denak liburutegiez, liburuzainez, liburuez edota isiltasunaz mintzo direnak, isil-isilik entzuteko direnak.

Zergatik isiltasunaren gaia? Izan ere, liburutegietan lan egiten dugunok (liburuzain zein kontalari gisa) askotan sentitu baikara ipuin honetako protagonista bezala.

 

Zer
Noiz 2016/04/02
18:00 - 19:00
Non Juan San Martin Liburutegia
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal