Harri, Orri, Har

 

DANTZABIDEA DANTZAZ konpainiaren ekimen berri bat da, sorkuntza koreografikoa zablatzea helburu duena. COLISEO antzokian azken emanaldi bat egingo dute,  HARRI, ORRI, AR proiektua hain zuzen ere, Eibarko eskoletako haurrek gauzatutako piezak bateratzen dituena.

 

Harri, Orri, Ar (‘Piedra, papel o tijera’, gaztelaniaz) da Dantzaz-en azken ekoizpenaren izena. Jolasa aldarrikatzen duen lana, ikuslearen irudimenera zabalik dagoen sormenaren lurraldea irudikatzen duena. Nola txertatu dantzan gastronomia eta dastamena? Nola esan den-dena segundo bateko isilune batean? Nola utzi gure gorputzak eta bere mugimenduak mugimendu koral askoz ere zabalago baten osagai izaten? Jakin nahi baduzu, zatoz Dantzaz ikustera.

Nazioarteko dantzarien harrobi heterogeneo bezain joria osatzen duen euskal konpainia hau dugu etiketa ohikoenei berriro ihes egiten dien ikuskizun honen egilea. Obra honetan lekua dute atrezzo jangarriak, mariachien musikak, zirkuko osagaiek eta mugimenduaren energiak eta fisikotasunak, haurren jolas tradizionalean bezala, gogora ekarriz hauskortasunak (paperak) zenbaitetan garaitu egiten duela indarra (harria).

 

Sarrera: 5 €

Zer
Noiz 2017/05/19
20:30 - 21:30
Non COLISEO Antzokia
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal