Gora opera!

 

SOSTOA ABESBATZA & ÓPERA DIVERTIMENTO

15€ 


Aurten ere, Sostoa Abesbatza eta Opera Divertimentoren eskutik Eibarren opera-pasarteak entzuteko aukera izango dugu. Gora Opera! du izena proiektu honek, eta garai guztietako opera-ekoizpenaren zenbait pasarte ederrenei goratzarre egiteko ikuskizuna da: Mozart, Puccini, Verdi, Donizetti, Bizet eta beste operagileren ariak, duoak, hirukoteak eta koruak.

Abeslari lirikoak hauek izango dira: Silvina Arroyo (sopranoa), Santos Ariño (baritonoa) eta Andoni Barañano (tenorra). Koruak Sostoa Abesbatzaren eskutik izango dira. Hauei denei pianoan laguntzen Isabel Laspiur eta Alexandra Andreeva.


Zer
Noiz 2015/11/28
20:00 - 21:30
Non COLISEO Antzokia
Hitzordua egutegira gehitu vCal iCal